Welcome to Citizen

 


Galdakaoko udalak, seigarren urtez jarraian, datorren udal aurrekontuak prestatzeko herritarren parte-hartze prozesuari hasiera eman dio. Horrela, jarraitzen dugu, udal aurrekontuak prestatzeko herritarren parte-hartzearen alde apostu eginez, 2013an abiatu zen ekimen honetatik. Hala, urtez urte, prozesu hauetan planteatu diren beharrak txertatu ahal izan dira kontu publikoetan.

2018an, Galdakaoko udalak urteko udal-aurrekontuaren %10 inguru jarri zuen auzoen arteko orekaren aldeko proiektuak martxan jartzeko. Interbentzio hauen zati handi bat, herritarrek prozesu hauetan planteatu dituzten ekarpenen ondorio izan da.

Kasu honetan, eta 2019. urteari begira, parte-hartze prozesu hau planteatzen da (on-line, bertaratuta edo ohiko posta bidez), herritarrek zerbitzu jakin batzuekin duten gogobetetasun-maila aztertzeko, hala nola hobetzeko proposamenak egin ahal izan daitezen.

Prozesu honetan parte hartu ahal izateko azken eguna urtarrilaren 31 izango da.